Jaien erakusgarri diren osagaiak batu ditu irudian. Askotariko ekintzak islatzen dituen hainbat pertsonaia agertzen dira kartelean. Esaterako, erdi-erdian emakume bat mexikarrez jantzita ikusi daiteke, aurten Santanatxu eguna herrialde horri bideratutakoa izango delako. Lehenengo planoan ageri den danborradako zuzendariak zuzentzen ditu guztiak, diseinu orokorrari osotasun bat emanez. Zorrotzago begiratzen duenak jaietako hainbat detaile aurkitu dituela azaldu du Berrojalbizek. Urdina, Zornotzako jaietako ohiko kolorea, nabarmentzen da kartel osoan.
Mikel Berrojalbizek (Zornotza, 1973) pintura eta marrazketa akademia bat du Zornotzan. Hainbat bider aurkeztu da kartel lehiaketara eta iaz bigarren geratu zen, lehenengoarengandik boto gutxira. Horregatik Jai Batzordeak aurten berari enkargatu dio kartelaren diseinua.