Zornotzan mendi ibilbidea egingo dute Etiopiako eskolarako dirua batzeko

Joseba Derteano 2017ko eka. 6a, 11:05

Derandein Fundazioak Sahara hego-ekialdeko hainbat herrialdetan lan egiten du umeen hezkuntza hobetzeko proiektuak landuz. Datozen egunotan hainbat ekitaldi prestatu dituzte, herriko elkarteen laguntzagaz, fundazioaren lana herritarrei gerturatzeko.

Esaterako, Zornotza mendi taldeak ekainaren 11n antolatuko duen mendi ibilbidean ateratako dirua Etiopiako eskola baterako materiala erosteko erabiliko dute. 11 eta 6 kilometroko ibilbide bana dago, eta izen-ematea 3,5 euro da nagusientzak, eta 1,50 euro 14 urtetik beherakoentzat.

Atzotik barikura bitartean Afrika emakumearen izenarekin deituriko erakusketa irekiko dute Zelaieta Zentroan. Ekainaren 9ko barikuan, berriz, fundazioko kideek hitzaldia eskainiko dute Zelaieta Zentroan, 19:00etan. Ekainaren 10ean Erdu Olgetan berezia egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!