Ezin izan da. 71-66 galdu dute zornotzarrek finaleko laugarren neurketa, nahiko parekatua joan dena. Horrela, igoerarik lortu ez izanaren penaz hartu dute etxerako buelta zornotzarrek.
Hala ere, denboraldi hasieran inork gutxik espero zuen taldea maila honetan egotea. Lehiaketa itzela egin dute Garitaonandiaren mutilek, eta eskuekin ukitu dute igoera. Bestalde, etorkizunean amesten jarraitzeko fenomeno eder bat sortu dute: taldea goraino bultzatu duen 'marea berdea'.