Valladoliden jokatutako lehen partidua orekatuta joan zen atsedenaldira arte, baina hirugarren laurdenean abantaila hartu zuten etxekoek, eta bisitariek ezin izan zioten buelta eman.
Aipagarria da Zornotzako zale ugarik bidaiatu dutela Valladolidera, bere taldeari animatzeko. Bihar izango dute amesten jarraitzeko beste aukera bat. Hara joan gura dutenek Pozusen eman behar dute izena, gaur, 18:30 baino lehen.