Indiako, El Salvadorreko eta Magrebeko emakumeen errealitatea erakutsiko dute Zornotzan

Joseba Derteano 2017ko eka. 6a, 08:20

( Argazkia: parekide.org)

Hiru herrialdeetako egoerak eta esperientziak kontatuko dituzte eguazten honetan,18:00etatik aurrera, Zelaieta Zentroko auditorioan.

Hegoaldeko eta Iparraldeko emakumeak. Indiako, El Salvadorreko eta Magrebeko esperientziak izeneko jardunaldiak herrialde horietako emakumeen lana, esperientzia eta errealitate batzuen bilakaera ikustaraztea du helburu. Zornotzako Berdintasun Sailak antolatuta dago.

Jardunaldian izango dira Sarai Martín, Parekideko zuzendaria, eta Amparo Estellés, Amanecer Solidarioko presidentea. Bestalde, orain dela bi urte Zornotzako Udalaren babesagaz burujabetze-prozesu bat hasi zuten Magrebeko emakume-talde batek bere esperientziak aurkeztuko ditu. Jardunaldia amaitzeko, Durga Poudel nepaldarrak Bollywoodeko dantza-ikuskizuna eskainiko du.

El Salvadorren eta Magreben emakumeentzat abiatu diren burujabetze-programa batzuk udalak finantzatutakoak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!