Asteburuan doako padel ikastaroak emango dituzte Zornotzan

Joseba Derteano 2017ko eka. 1a, 11:31

Sei eta hamaika urte arteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira.

Padelean jokatzen ikasteko oinarrizko ezagutza eskainiko dute zapatuan eta domekan Larreako padel pistetan. Ikastaroa euskaraz emango dute. Ekimenaren sustatzaileek kirolean euskara sustatzea dute helburu.

Ikastaroan zehar hainbat sariren zozketa izango da Ametx Erakundearen eta Koikili Lertxundiren eskutik. Izen-ematea Zelaieta Zentroan edo info.padelur@gmail.com helbidearen bidez egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!