Materialeak zelan arindu ikertuko dute AICren zentro berrian

Anboto 2017ko mai. 30a, 16:53

Gaurko aukezpeneko irudia (www.bizkaia.eus)

Ibilgailuak gero eta pisutsuagoak dira. Batetik, orain urte batzuk baino handiagoak direlako; bestetik, gero eta segurtasun eta erosotasun osagai gehiago dituztelako. AICn ireki duten zentro berrian askotariko materialeak (aluminioa, erresistentzia handiko altzairua…) eta eurekin egindako osagaiak zelan arindu ikertuko dute. 

Lightweight Competence Center (LCC) izeneko zentro berria automobilgintzak eskatzen duen material ugaritako fabrikazio-teknologiak garatu eta aplikatzeko abiarazi da. Hau da fabrikatzaileen arintze-politika horren arrazoi nagusia: ibilgailuaren pisua txikiagotzen bada, erregaiaren kontsumoa murriztuko da eta, ondorioz, CO2-aren isuriak gutxituko dira. Kalkulatzen dutenez, arintzearekin loturiko kontsumo-murrizketa %4,5 eta %8,0 artekoa da, pisu-murrizketaren 100 kilogramoko.

Automobilgintzaren zenbatespenen arabera, gaur egun, automobilgintzarako material aurreratuen munduko merkatua 59 bilioi eurokoa da, eta 2016tik 2021era urteko %13ko hazkundea izango du.

Gaurko aurkezpen ekitaldian Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta AIC-ko presidentea eta Inés Anitua AICko zuzendaria egon dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!