Zornotzako Barnetegiak 25. urteurrena ospatuko du bihar

Joseba Derteano 2017ko mai. 31a, 08:40

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua izango da gonbidatuetako bat.

Eguenean, 19:00etan, hasiko da ekitaldia Zornotzako Barnetegian bertan. Zupiriaz gainera, Mikel Etxebarria Aurten Bai Fundazioko lehendakaria eta Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkatea izango dira.

Xabier Euzkitzek gidatuko du ekitaldia Joxan Goikoetxea eta Josune Marin musikarien laguntzarekin eta zenbait abesti eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!