Plastibor enpresa Zornotzako Boroa auzoan dago eta 95 langile ditu. Azken zazpi urteetan enpresan ez da ordezkaritza sindikalik izan, eta langileen lan baldintzak kimiketako hitzarmen estatalean araututakoak izan dira. Otsailean, hauteskunde sindikalak egin ziren eta komitea osatu zen, LABeko lau ordezkarirekin eta CCOOeko batekin. Langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz, enpresa batzordeak enpresarekin negoziatzeari ekin zion. Enpresak jarrera “inmobilista” izan zuela gogoratu du LABek ohar batean. “Langileak mobilizazioak burutzen hasi ziren eta greba mugagabea ere konbokatuta zegoen”.
Azkenean akordiora heldu dira. Lortutako hobekuntzen arten honako hauek daude: lanaldia 16 ordutan jaistea, ultraaktibitate klausula, soldata igoera (2017tik hasita 2019ra arte modu mailakatuan hileko 150 euro gordinetako igoera izango dute), urteko lehenengo gaixotasun arrunteko bajetan %100eko osagarria, eta edozein bajetan aparteko ordainsarietan deskonturik ez aplikatzea.