Boroa Jatetxearen pintxoa —Atuna arinki marinatua eta ahuakatea irasagar belo espeziatuan, zitrikoen lurrindun foie grasaren gainean— izan da Zornotzan Jan Alai txapelketaren seigarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 euro dirutan, xafla eta txapela.
Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Berezi kafetegiko ‘Berezi’izenekoa izan da. Saria, 1.000 euro dirutan, xafla eta txapela.
Beste alde batetik, lehiaketako taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Berezi erretegiko Kontxi Iruarrizaga zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu dute.
Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:
1.- Berezi
2.- Boroa
3.- Uranga
4.- Vintage
5.- Singing munch
6.- New Castle
7.- Bar Javi
8.- Sukoi
9.- El Cojo
10.- Izaro jatetxea