Pintxorik onenak etzira arte dastagai

Joseba Derteano 2017ko mai. 26a, 13:00

Jan-Alai pintxo lehiaketa eguaztenean hasi zuten, eta domekako 15:00 arte iraungo du.

Aurtengo seigarren aldian 32 establezimenduk parte hartzen dute, nork bere pintxoagaz. Herritarrek pintxorik onena zein den aukeratu dezakete. Gune bakoitzeko hiru pintxo dastatu behar dituzte gutxienez, gero euren botoa eman ahal izateko.

Domekan, 20:00etan, sari banaketa ekitaldia egingo dute, Zornotzako Zelaieta Zentroko auditorioan. Adituek osatutako epaimahaiak irabazle bat aukeratuko du, eta herritarren botoek erabakiko dute bestea. Zerbitzaririk onenaren izena eta hamar pintxorik onenen zerrenda ere jakinaraziko dituzte ekitaldi berean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!