Gaur, 18:30ean, merienda autogestionatua antolatuko dute. Bihar, 19:00etan, Kurdistan bertatik bertara ezagutu duten Durangaldeko brigadistek hitzaldia eskainiko dute.
Eguenean Sahararen gaineko hitzaldia aurreikusi dute, 19:00etan. Azkenik, barikuan, 19:00etan, ‘Euskal Herria libre eta gero zer?’ izeneko eztabaida-hausnarketa irekia egingo dute lehenengo, eta Axel Luzarragak eta Koiuk kontzertua eskainiko dute ostean.