Euro baten truke Gun N’ Roses taldea ikusteko aukera

Zornotzako Lutaber elkarteak hiru sarrera bikoitz zotz egingo ditu.

Guns N’ Roses talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du maiatzaren 30ean San Mames futbol zelaian. Zornotzako Luis Urrengoetxeako Tabernarien Elkarteak (Lutaber) kontzertu horretarako hiru sarrera bikoitz zotz egingo ditu maiatzaren 27an. Euro batean eskuratu daitezke txartelak Tomasa, Antxeta, Pozu’s, Hitzak, Belatxikieta, Leku-Berri, Guria, Far Far eta Vintage tabernetan, eta Harrison hotelean.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.