Datorren eguaztenean Jan Alai lehiaketa hasiko dute 32 pintxorekin

Joseba Derteano 2017ko mai. 18a, 12:48

Herritarrek emandako bozkekin aukeratuko dute irabazleetako bat.

Datorren asteko eguaztenetik domekara Jan Alai pintxo lehiaketaren seigarren aldia egingo dute Zornotzan. 32 tabernak edo jatetxek euren pintxorik onenak prestatuko dituzte eta, urtero legez, herritarren bozkekin aukeratuko dute irabazleetako bat.

Iaz 44 establezimenduk parte hartu zuten. Aurten 12 gutxiago dira. Lehiaketa “gogorra” dela azaldu du Andoni Agirrebeitia alkateak eta establezimenduei “sakrifizo handia” eskatzen dien lana dela. Hala ere, parte hartzeen kopuruak “oso inportantea” izaten jarraitzen duela azpimarratu du. Pintxoen salneurria 1.5 eurokoa izango da, iaz baino 20 zentimo gehiago.

Eguaztenean 19:00etan hasiko dute lehiaketa. Eguenean, barikuan eta zapatuan 12:00etatik 15:00etara, eta, 19:00etatik 22:00etara egongo da martxan. Domekan, berriz, eguerdira arte bakarrik. Ondoren, 20:00etan, sari banaketa ekitaldia egingo dute Zelaieta Zentroko auditorioan. Adituek osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazle bat eta herritarrek emandako bozkek erabakiko dute bestea. Establezimendu berak ezingo dituela sari biak irabazi da aurtengo nobedadeetako bat: epaimahaiaren eta herritarren hautua berdina bada, herritarren zerrendako bigarrenari emango diote saria atal horretan. 1.000 euro eta txapela jasoko ditu irabazle bakoitzak eta 10 pintxorik onenen zerrenda ere jakinaraziko dute. Zerbitzaririk onenaren saria nork irabazi duen ere esango dute.

Lehiaketaren sistema

Lehiaketaren sistema urteroko berdina da. Establezimenduak bost gunetan banatuko dituzte. Herritarrek gune bakoitzeko hiru pintxo dastatu beharko dituzte gutxienez gero euren botoa eman ahal izateko. Lehiaketan parte hartzen dutenen artean 500 euroko saria zotz egingo dute.  Gainera, pintxo guztiak dastatzen dituztenen artean 100 euroko bost txartel zotz egingo dituzte Dendariak elkartearen establezimenduetan pintxoen truke erabiltzeko.

 

Parte hartuko dute establezimenduen zerrenda:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!