Zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako ikastaroa antolatu dute

Anboto 2017ko mai. 4a, 15:40

Maiatzaren 9ra artekoa da izena emateko epea.

Udalak emakumeei zuzendutako ikastaro bat antolatu du zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako. Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete.

Okerrera egin ez dezan eta, batez ere, honen egoera hobetzeko, Zornotzako anbulatorioan ikastaro bat egingo dute maiatzaren 16, 23 eta 30ean. 11:00etatik 12:00etara izango da.  

Interesatuta dauden emakumeek izena emateko aukera izango dute maiatzaren 9ra arte, 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edota berdintasuna@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!