Master Kaiola txapelketak 22 urtera arteko pilotari onenak batuko ditu

Joseba Derteano 2017ko api. 27a, 13:10

Zornotzako pilotalekuan jokatuko dira partiduak ostiral, larunbat eta igandeetan.

Txapelketa hau Lagun Onak pilota elkarteak antolatu du, Aspe eta Asegarce enpresen babesarekin eta aurtendik aurrera Euskadiko Eusko Pilota  Federakuntzaren zirkuitoan sartuta geratuko da.

Lau t’erdiko txapelketa hau gazte (56 pilotari) eta 22 urtez azpiko (48) mailetan jokatuko da. Partehartzaileak Euskal Herritik, Errioxatik eta inguruko lurraldeetatik  etorriko dira. Finalerdiak uztailaren 15ean eta finalak  uztailaren 22an izango dira. Partiduak ostiral eta larunbat arratsaldetan eta igande goizetan hasiko dira Amorebieta IV pilotalekuan.

Honako hau da asteburu honetako karteldegia:

Apirilak 28, barikua (19:00)

- Landaluze – Mediavilla

- A.Biain – Huerta

Apirilak 29, zapatua (17:30)

- Okamika – Lafitte

- Oswaldo – Muñozguren

Maiatzak 1, domeka (10:00)

- J.Bordeje – Olaguenaga

- Bobadilla – I. Madrazo

- Bastarrika – Ibarloza

- Saratxaga – Arrizabalaga

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!