Eskualdeko ordezkariek ere partu hartuko dute txapelketan. David DIez Zornotzarrak, Alain Prieto abadiñarrak eta Iñigo Aspe elorriarrak. Ceferino Sierra Zornotzako Xake elkarteko idazkariak azaldu duenez, azken bost edizioetakoa irabazlea izan den Santi Gonzalez de la Torre bilbotarra ezingo da Zornotzara etorri. Beraz, parte-hartzaileek inoiz baino aukera gehiago izan ditzakete 1.000 euroko lehen saria eskuratzeko.
Sierrak aurreratu duenez, txapelketa internet bidez ikusteko aukera eskainiko dute zonotzakoxakeelkartea.com webgunean. Iaz, txapelketan zehar 135.000 bisita izan zituzten.