Udalbatzarrak “aurkakotasun osoa” adierazi dio Gueñes-Itsaso linea elektrikoari

Anboto 2017ko api. 6a, 10:30

Proiektuari “modu aktiboan” kontra egingo dio udalak “behar diren ekintzak aurrera eramanda”.

Gueñes (Bizkaia) eta Itsasoko (Gipuzkoa) argindar subestazioak tentsio altuko linea (400 kV) baten bidez lotu gura dituzte. Guztira 72 kilometro ditu eta zazpi bat Zornotzatik igaroko lirateke. Joan barikuko udalbatzarrean proiektuaren kontra daudela adierazteko udal adierazpena irakurri zuten. “Osasunean, ingurugiroan, paisaian eta mailan sozialean zein ekonomikoan eragingo lituzkeen afekzioak ez dira onargarriak”, jasotzen du adierazpenak.

Horrela, “aurkakotasun osoa” adierazi eta “modu aktiboan” kontra egingo diote “behar diren ekintzak aurrera eramanda”. Zornotzako Udalak zein hainbat herritarrek linea elektrikoaren kontrako alegazioak jarri dituztela azaldu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!