Hasierako urteetan, Onaindiaren laguntza, babesa eta sostengua garrantzitsuak izan ziren dantza taldeak aurrera jarraitu zezan. Taldearen 50. urteurrenean, Onaindia gogora ekarri gura izan dute. Santi Onaindiak (1909-1996) 52 urte eman zituen Larreako karmeldar komentuan. Euskara eta euskal kultura sustatzeko lan handia egin zuen. Idazle eta itzultzaile jardun zuen, hainbat lan kaleratu zituen eta 1979tik ohorezko euskaltzain izan zen.