Udaberri dantza taldeak Santi Onaindia omendu du Gernikako Arbolaren kimu bat landatuz

Anboto 2017ko mar. 18a, 19:56

Udabarri Dantza Taldeak Santi Onaindia gogoratzeko ekitaldia antolatuko du, gaur, Zornotzan. Egun Larreako komentu inguruan Santi Onaindia gogoratzeko dagoen bustoaren alboan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute bere omenez.

Hasierako urteetan, Onaindiaren laguntza, babesa eta sostengua garrantzitsuak izan ziren dantza taldeak aurrera jarraitu zezan. Taldearen 50. urteurrenean, Onaindia gogora ekarri gura izan dute. Santi Onaindiak (1909-1996) 52 urte eman zituen Larreako karmeldar komentuan. Euskara eta euskal kultura sustatzeko lan handia egin zuen. Idazle eta itzultzaile jardun zuen, hainbat lan kaleratu zituen eta 1979tik ohorezko euskaltzain izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!