Gozategik kontzertua eskainiko du, sortu zeneko 25. urteurrenean

Joseba Derteano 2017ko mar. 9a, 10:16

Zornotzako Gazte Egunaren bosgarren aldia ospatuko dute barikuan eta zapatuan. Musikagaz hasi eta amaituko duten ospakizuna izango da. Bihar 21:35ean, Inun musikari zornotzarraren doinuek hartuko dute Zelaieta Parkea, eta zapatuan Gozategi, Eskean Kristo eta La Basu taldeen kontzertuak izango dira toki eta ordu berean.

1992an sortutako Gozategi taldeak 25 urte egin ditu aurten. Urte hauetan denetan, ezagun egin dituzten Nor-nori-nork eta Emoixtaxux muxutxuek abestiak, besteak beste, zuzenean entzuteko aukera egongo da. La Basu rap-kantari bilbotarrak eta Eskean Kristo arratiarrek osatuko dute musika gaua.

Gazte Eguna txupinazoagaz hasiko dute. 12:05ean umeentzako jolasak prestatuko dituzte Zelaieta Parkean dagoen karpan. Ondoren, 13:00 inguruan, trikitilariek alaitutako poteoa hasiko dute Urgozon. Bazkariaren ostean, trikikantufest jaia egingo dute. 18:05ean, jai egunak aurrera jarraituko du Luis Urrengoetxea kalean, elektrotxarangaren laguntzagaz. Musika kontzertuen aurretik,  Bizkargi 1937 Zanpantzarrak taldearen doinuek hartuko dituzte kaleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!