Zornotzak zaleekin duen zorra kitatu gura du zapatuan

Joseba Derteano 2017ko ots. 16a, 09:42

Zornotza Saskibaloi Taldeak galdu egin ditu etxeko azken hiru partiduak.

Gainera, bereziki mingarria izan zen Cambadosen kontrako azken porrota. Talde galiziarra 37 puntuko aldeagaz nagusitu zen (62-99). Horregatik, Zornotzak zor bat du bere zaleekin, eta asteburu honetan kitatzen saiatuko da Zilarrezko Ligako azken sailkatua den Zamoraren kontra. Partidu hori 18:30ean hasiko da, zapatuan,  Larrea kiroldegian. Irabaziz gero, beherantz barik gorantz begira jarriko litzateke Mikel Garitaonandiak gidatzen duen taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!