The Van gailendu da maketa lehiaketan

Itsaso Esteban 2017ko ots. 13a, 18:00
Argazkia: Sara Estebez

Berriz, Elorrio eta Durangoko 20 eta 22 urte arteko bost lagunek osaturiko taldea da Zornotzako maketa lehiaketa irabazi duen The Van. Alex Garcia da talde horretako abeslari eta gitarrista, Martzel Vargas gitarra bakarlaria, Asier Alejo bajista, Ingartzi Etxeandia teklista eta Jangitz Larrañaga bateria-jotzailea.

20 minutuz aritu ziren, joan zen barikuan, Zornotzako maketa lehiaketaren Zelaieta zentroko finalean. “Dena eman genuen, eta gainera, oso ondo pasatu genuen finalean”, kontatu du Ingartzi Etxeandia taldekideak. “Ez genuen irabaziko genuenik uste; oso pozik gaude, eta espero dugu honek lagunduko digula hemendik aurrera kontzertu gehiago lotzen”.

Maketa lehiaketako 1500 euroko sari nagusia jaso zuen The Van boskoteaz gain, beste bi talde ere saritu zituzten, joan zen barikuan, Zornotzan: Suaren lurraldea kantagatik, Incrused taldeari eman zioten euskarazko abestirik onenaren saria; eta 71 talde madrildarrak irabazi zuen Zornotzako jaietan jotzeko aukera dakarren hirugarren saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!