Zornotzan lehiatutako adimen ezgaitasun bat dutenen krosean Saiatu-Javi Conde taldeak lortu ditu domina gehien

Anboto 2017ko urt. 30a, 10:24

Zapatuan Zornotzako Jauregibarriako landetan egindako Espainiako kros txapelketan Basauriko taldeak 11 domina lortu ditu: urrezko bost, zilarreko 3 eta brontzezko 3. 

Euskal lurraldeetan lehen aldiz egin da kros honetan 190 atletetatik gora parte hartu dute. 12 autonomi erkidegoetako korrikalariak lehiatu dira eta, nobedade bezala, ezgaitasunik gabeko atletentzako ere proba inklusibo bat egin dute .

Jendetza bildu da Zornotzan egindako krosaren hogeita bosgarren edizio honetan.

Hona hemen kategoria desberdinetako irabazleak: 

Kirol trebezia neska:   Juana Nieto (El Bellotín)

Kirol trebezia mutilak:   Adrián Bueno (No Hay Límite Yecla)

Haur maila:  Tania Castillo (Saiatu-Javi Conde)

Junior neskak:  Lucía Cobo (A.C.D.E.)

Junior mutilak:  Iker Teijido (Saiatu-Javi Conde)

Inklusiboa neskak:  Eloísa Brincas (A.C.D.E)

Inklusiboa mutilak:  Cristian Castro (Saiatu-Javi Conde)

Neska nagusiak:  Bárbara González (El Bellotín)

Mutil nagusiak:  Manuel Gómez (El Bellotín)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!