“Gizarte honen adierazpen argi eta irmo gisa, Zornotzako Udalak erabat gaitzesten du nazien erregimenaren aldetik adin guztietako milioika pertsonen jazarpena eta erailketa sistematikoa eragin zuen Holokaustoaren ankerkeria”, jasotzen du udal adierazpenak. Horregatik, sarraskiaren biktimak “gogoratu eta omendu” dituzte, “bereziko, haien artean egon ziren euskaldun eta bizkaitarrak”. Udalbatzarrean ordezkaritza duten EAJ, EH Bildu, Hiri Ekimena eta PSE-ren artean adostu dute adierazpena.
‘Frankismoaren krimenaren kontra auzia jartzeko euskal plataformak’ ikerketa lan bat egin du Holokaustoa bizi izan zuten euskaldunen zerrenda osatzeko. Frankismoaren ondorioz joan behar izan zuten kanpora eta ondoren pairatutakoa horren ondorioa delako egin dute ikerketa. 200 laguneko zerrenda osatu dute eta horietako bi zornotzarrak dira. Horien guztien errekonozimendua bilatzen du Plataformak, besteak beste.