Kimuak bildumako zazpi film laburren emanaldia Zornotzan

Anboto 2017ko urt. 27a, 13:01
Mikel Ruedaren ‘Caminan’ da Kimuak katalogorako hautatu dutenetariko bat.

2016an Kimuak film laburren bildumarako hautatuak izan ziren zazpi film laburrak emango dituzte, gaur, 21:00etan, Zornotza Aretoan. Bost eta hogei minutu arteko iraupeneko lanak dira ikusgai izango direnak: Beti bezperako koplak, Caminan, False flag, Gure hormek, Hileta, Ihesa eta Renovable.

EAEko zinegileek 2016an Kimuak lehiaketara bidalitako 63 lanetatik epaimahaiak kalitate handieneko eta orijinalen iritzi dituenak dira gaur Zornotzan emango dituztenak. Gaur Zornotza Aretoan bezala, Euskal Herriko beste hainbat herritan ere ikusgai izango dira lanok, eta atzerriko zinema jaialdietara ere aurkeztuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!