Amorebieta futbol taldeak Mikel Alvaro erdilaria fitxatu du

Anboto 2017ko urt. 19a, 12:54

Denboraldi honetan jaitsiera postuetatik irten ezinean dabil Zornotzako taldea. Horregatik, taldea indartzeko helburuagaz, neguko merkatuan Mikel Alvaro amurriarra ekarri du . 

Amorebietako jokalari berria hainbat taldeetan ibilitakoa da. Dinamo Tbilisin, Auckland Cityn, CD Numancian, Barakaldon, Amurrion, Denian eta Lleidan aritu da azken urteetan. Erdilari bezala jokatzen du Alvarok baina punta erdi lanetan zein hegoaldean ere jokatu dezake.

Amorebieta futbol taldeak Real Madril Castilla izango du aurkari zapatu honetan Urritxen. Partida 19:00etan hasiko da eta Real Madrilen telebistak (Real Madrid TV) emitituko du zuzenean.

Erronka garrantzitsua izango da zornotzarrentzat Real Madrilen bigarren taldearen aurka aritzea.Kalitatezko jokalariz osatutako taldea da madrildarrena eta Bigarren B Mailako II. multzoko sailkapeneko zazpigarren postuan daude. Amorebieta futbol taldea aldiz, jaitsiera postuetan jarraitzen du. Hogeita bat punturekin hamazortzigarren postuan sailkatuta dago taldea. Mantentzeko promozio postua bi puntura daukate eta salbazio postu zuzena bostera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!