IV. maketa lehiaketaren azken saioa egingo dute bihar

Anboto 2017ko urt. 12a, 11:55
Nada talde durangarra

Otsailaren 10ean izango den finalaren aurretik azken saioa egingo dute Zelaieta Zentroaren kontzertu aretoan. Emanaldi honetan Durangoko Maniokinak eta Nada taldeak, Berrizko The Van-ekin batera izango dira beraien zuzenekoa eskaintzen. Kontzertuak gaueko 23:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Laugarren urtez Ametx Gazteria udal erakundeak maketa lehiaketa antolatu du. Talde berriei jotzeko aukera emateko ideiarekin jaiotako lehia honetan bederatzi taldek beraien zuzenekoa eskaintzeko aukera dute.

Lehiaketaren azken txanpa hasi da. Hurrengo astean, finalerako sailkatu diren taldeen izenak ezagutzera emango dituzte. Talde guztiek finalera sailkatzeko aukera izango dute.

Musikari profesional batek, Durangoko Musika Eskolako irakasle batek eta Ametx Gazteriako kide batek osatzen duten epaimahaia. Taldearen pertsonalitatea, kontzertuaren kalitatea, moldaketen aberastasuna eta zuzenean duten potentziala aztertuko dute irabazleak aukeratzeko.

Talde onenari 1500 euroko saria emango diote. Euskarazko kanturik onena jotzen duen taldeak 500 euroko saria jasoko du, eta Zornotzako jaietan kontzertu bat ematea izango da hirugarren saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!