Zornotza Saskibaloi Taldeak eta Mads Rasmussenek kontratua deuseztatzea erabaki dute

Anboto 2017ko urt. 12a, 10:34

Hegaleko jokalari danimarkarrak ez du Zornotzan jarraituko. Taldea eta jokalaria akordio batera iritsi dira eta Rasmussenek Zornotzako taldea utziko du. Irteera honekin, Zilarrezko LEB Ligan jokatzen duen taldea hamar jokalarirekin geratuko da. 

Rasmussen denboraldi honetan 13 partidutan parte hartu du. Bataz beste hamazortzi minutu jokatu ditu, 7,6 puntu lortu ditu eta 5,6ko balorazioa izan du partiduko.

Zornotza Saskibaloi Taldeak Mads Rasmussenen profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu gura izan ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!