Zornotzako Lagun Onak pilota elkarteak esku pilotaren inguruko hirugarren maratoia antolatu zuen zapatuan. Goizetik gauera, 12 orduz jarraian, 26 partidu jokatu zituzten Bizkaia osotik etorritako 104 pilotarik. Benjaminetatik nagusietara, adin guztietako pilotariak batu zituen ekimenak gonbidatu berezi bi izan zituen: Danel Elezkano eta Andoni Aretxabaletan pilotari profesionalak. Pilota sustatzeko Zornotzan egindako ekimenari beren sostengua eman zioten Zaratamo eta Markina-Xemeingo pilotariek.