‘Musikofilia’ zikloa hasi dute KINE Zineklubean

Itsaso Esteban 2016ko abe. 9a, 12:23

Abenduaren 6an hasi zuten KINE Zineklubaren 2016ko azken zikloa, Zornotza Aretoan. Janis Joplin abeslariaren inguruko dokumentala eman zuten Musikofilia izeneko ziklo berriko lehenengo hitzordu horretan. Musika eta zinemazaleentzat beste bi emanaldi izango dira, datozen martitzenetan, Zineklubaren eskutik.

Abenduaren 13an Rock the Kasbah filma emango dute. Musika manager estatubatuar baten Afganistango ibilerak kontatzen dituen pelikula.

Mercedes Sosa musikari argentinarra izango da Zineklubaren aurtengo azken hitzorduko protagonista. Abenduaren 20an emango dute bere bizitza profesionala eta intimoa ardatz dituen Mercedes Sosa: La voz de Latinoamérica.

Mendiaren eta gai sozialen inguruan egin dituzten beste bi zikloenak bezala, 20:00etan hasiko dira datozen bi martitzenetako emanaldiak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!