Laugarren urtez egiten ari dira Ametx Gazteria udal erakundeak antolatzen duen maketa lehiaketa. Bederatzi taldek parte hartzen dute eta zuzeneko emanaldiak egiten hasi dira. Joan den astean estreinatu zuten aurtengo deialdia Incrused eta Blanco y en Botella taldeek eta Baraia kantautoreak.
Talde onenari 1500 euroko saria emango diote. Euskarazko kanturik onena jotzen duen taldeak 500 euroko saria jasoko du, eta Zornotzako jaietan kontzertu bat ematea izango da hirugarren saria.