Hobekuntzak egin dituzte arazoa berriro errepika ez dadin. Kiroldegiko kantxan ura sartzea ekiditeko neurriak hartu dituzte, baita isolamendu akustikoa edo suarekiko erresistentziarako hobekuntzak ere. Horrez gain, kantxak ez labaintzeko gaitasunean edo pilotaren botearen kontrolean hobetu du.
Marka berriak ezarri dira, eta orain, kiroldegiko zoruak saskibaloi kantxa bat, mini-basketeko bi, boleiboleko bat eta areto-futboleko zein eskubaloirako beste zelai bat margotuta dauka.
Larreako kantxa publiko guztientzat zabalik dago eta zornotzarrek instalazio hauek berriro erabili ahal izango dituzte. Zornotzako hainbat kirol taldek Gernikan eta Durangon jokatu behar izan dute berrizketa prozedurak iraun duen bitartean.