Espainiako ejerzitoak Bizkargi inguruan maniobrak egin dituela dio Zornotzako EH Bilduk eta "arbuiatu" egin ditu

Anboto 2016ko aza. 4a, 20:10

Udal iturrien arabera Zornotzako Udalak ez du maniobra horien jakinarazpenik jaso.

Zornotzako EH Bilduk bere twitter kontuan idatzi duenez Espainiako ejerzitoak maniobra militarrak egin zituen atzo Bizkargi inuguruan eta maniobra horiek salatu ditu. Honela dio tweet-ak: "Arbuiorik tinkoena Estatu Espainoleko Ejertzitoak Bizkargi inguruan gaur goizean [atzo] egindako maniobra militarrei".

Udal iturrien arabera Zornotzako Udalak ez du ezelango maniobren jakinarazpenik jaso eta Zornotzako lurretan eman ziren aztertuko du. Izan ere Bizkargi mendia Zornotza, Larrabetzu, Muxika eta Morga artean dago.

Abuztu amaieran Abadiñon, Urkiola inguruan ere maniobrak egin zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!