Topazio Films taldeak irabazi du Kine Rally film laburren lehiaketa

Aimar Esteban 2016ko urr. 17a, 12:42

Zornotzako Kine Zineklubak antolatutako film laburren lehiaketan Nytia Lopezek, Maitane Valenciak, Julen Solaunek, Jon Carrillok eta Markel Suarezek osatutako taldeak irabazi du 350 euroko sari nagusia. JJ Produkzioak taldeak 150 euroko bigarren saria eskuratu du.

 

24 ordutan laburmetraia osatzea zuten erronka asteburu honetan KineRally-an parte hartu duten 13 taldeek. Natura, abentura eta mendiak gaia landu behar izan dute beraien ikus-entzunezkoetan. Topazio Films taldeak aita-seme baten kanpaldia kontatzen duen laburmetraiarekin irabazi du aurtengo edizioa.

Zornotza Aretoan egin zen sari banaketara 80 bat pertsona hurbildu ziren. Pelikulen izenak zituzten diploma bereziak eman zizkieten lehiaketan parte hartu zuten talde guztiei.

Parte hartu duten lanak Kine Zineklubaren Facebook-eko orrialdean eta vimeon ikus daitezke.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!