Kine Rally film laburren lehiaketaren bigarren edizioa, asteburuan

Anboto 2016ko urr. 13a, 10:15

Asteburu honetan elkartuko dira, Zornotzan, Kine Rally film laburren lehiaketaren parte-hartzaileak: 24 orduan film labur bat osatzea izango dute erronka. Kine Zinekluba elkartearen Facebook-eko orrialdearen bitartez edo kinezinekluba@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke lehiaketan izena.

Zinezaleek zapatu iluntzean entregatuko dituzte lehiaketan aurkezturiko lanak, eta urriaren 16an, 12:00etan, Zornotza Aretoan emango dituzte. Ondoren, sari banaketa egingo dute.

Zornotzako Kine Zineklubak antolatuta, iaz egin zuten lehiaketa honen lehenengo edizioa, eta zortzi taldek osatu zituzten filmak. Zuzenzinema taldearen Amore izenburuko lanari eman zion epaimahaiak 500 euroko sari nagusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!