Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea irekita

Anboto 2016ko urr. 11a, 12:32

"Kultura matxistarekin hausteko" 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketaren edizio berria antolatu du Emakundek.

Errespetua, berdintasuna eta elkarkidetza bultzatzen dituzten adierazpen artistikoak sarituko dira. Taldeka edo bakarka aurkeztu ahal izango da azaroaren 9 ra arte. Sari banaketa Urdulizen ospatuko den Beldur Barik Topaketan izango da 26 an.

Bi kategoriatan banatuko dira lanak. Alde batetik, 12-17 urte bitartekoak eta, bestetik, 18-26 bitartekoak.  Kategoria bakoitzeko irabazleek 500 euroko saria jasoko dute eta 300 euroko bi aipamen berezi banatuko dira. Horretaz gain, beste bi sari gehiago emango dira; bata, herri bozkaren bitartez aukeratutako lanari, eta bestea, ikus-entzunezko ekoizpen onenari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!