Epaia ematerakoan, batez ere bideoetan zabalduko den mezuari emango diote garrantzia. Bestalde, lanak euskaraz egitea baloratuko dute, gaztelaniaz ere aurkeztu ahal diren arren.
Tailerrak
Bideoen sorkuntzaz gainera, ikastetxeetan tailerrak garatuko dituzte. Aurten, nobedade lez, Elorrion mutilei begirako tailer berezi bat landuko dute, eta Zaldibarren, whatsapp bidezko erasoen inguruan jardungo dute.