Zornotza S.T. Gernikara doa Larrea konpondu artean

Anboto 2016ko ira. 29a, 13:01

Irailaren 13an Zornotzan egindako euri-zaparradek kalteak eragin zituzten Larrea kiroldegiko kantxan. Egurrezko zoruak dituen kalteen ondorioz, horiek konpondu arte ezin daiteke bertan jokatu. Horrek, Zornotzako talde bati baino gehiagori eragiten die. Udalak kalteak konpontzeko prozedura ahalik martxan jarri duela adierazia du. Bitartean Gernikan jokatuko du Zornotzako talde batek baino gehiagok. Zornotza saskibaloi Taldeak esaterako Gernikako Maloste kiroldegian hartuko du Tarragona taldearen bisita domekan 12:00etan.

Zornotzako Beti Gol emakumeen areto futbol taldea da beste adibide bat. Asteburu honetan Gernikako Santanape kiroldegia jokatuko du etxeko partidua Stilo kirol klubaren kontra.s

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!