Lasterketa nagusia Gernikan hasi eta Bilboko Kale Nagusian amaituko da: Guztira, 34 kilometro. Proba laburrago bat gurago dutenek beste hiru aukera izango dituzte. Lasterketa Zornotzatik igarotzen denean 22.7 kilometro faltako dira Bilborako eta bigarren hasiera puntu bat egongo da bertan. Galdakoan (11 kilometroren faltan) eta Basaurin (8.9 kilometroren faltan) dira gainerako irteera biak. Lau probak kolore desberdinetako dortsalekin bereiztuko dituzte. Zornotzatik irteten direnek zilar kolorea izango dute. Dortsal denek txip bat izango dute, uneoro korrilarien kokapena eta denborak jakiteko.
Parte hartzaileak lasterketa hasi duten herrira itzultzeko erraztasunak eskainiko dituzte antolatzaileek: Zornotzaren kasuan autobusak eta trena. Aurrez prestatutako poltsa Bilbora eramateko eta lasterketaren ostean jasotzeko aukera ere eskainiko dute.
Izen-ematea irailaren 25era arte dago zabalik.