Atzo egindako euri-zaparradak 15 litro metro karratuko utzi zituen Zornotzan 8 minututan. Horrek eragindako ur sarbide batek Larreako kiroldegiko kantxaren egurrezko zoruko zati bat kaltetu zuen.
Kiroldegi alboko estolderia sistemak ezin zuen xurgatu larrialdietarako atetik kantxara pasatu zen ur guztia.
Udalak aseguruari honen berri eman dio eta asegurua izango da kantxaren premiazko konponketen gastuak ordainduko dituena. Era beran, "ahalik eta lasterren" kantxa berriztatuta izateko adjudikazio prozesua ere jadanik zabaldu du udalak ohar batean jakinarazi dutenez.