Irudi ikaragarriak hartu ditu Imanol Aragonek Zornotzan, kalean putzu itzelak sortuta. Minutu gutxian euri asko bota du, eta autoz ibiltzeko arazoak sortu dira.
Ura garajeetan ere sartu da, eta Gurutze Gorriko kideak herritarrei laguntzen ibili dira.