Partidua hirunako berdinketagaz amaitu zen. Amorebietaren partetik Obietak gol bi sartu zituen eta Ruben Gonzalezek bat. Penaltietan Villanuevak hiru geldiketa egin zituen eta bere lana erabakigarria izan zen.
Ondorioz, Amorebietak aurrera darrai Errege Kopako aurrefasean. Lehenengo kanporaketan Socuellamos kanporatu zuen Urritxen eta atzo Barakaldogaz beste hainbeste egin zuen Lasesarren.
(Argazkia:@SDAmorebieta)