Bilbao Basketek Zornotzan jokatuko du bihar

Anboto

Argazkia: Bilbao Basket

Zornotza Saskibaloi Taldeak eta ACB ligako Dominion Bilbao Basketek lagunarteko partidua jokatuko dute bihar, 19:30ean, Larreako kantxan.

Zornotzaren aurtengo fitxaketen errendimendua bertatik bertara jarraitzeko aukera eskainiko du partiduak. Azken fitxaketa asteon jakinarazi dute: Nouhoum Bocoum 2.07 metroko pibota (Ameriketako Estatu Batuak, New York, 1985). Arkansas State unibertsitateko taldetik dator.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!