HiriEkimenak alkatetzari bideratutako kritikak zehaztu eta zuzendu ditu

Anboto 2016ko uzt. 21a, 13:14

HiriEkimeneko zinegotziek diotenez “beharrezko justifikazioa teknikoak” jaso dituzte eta herenegun hedebideetara bidalitako prentsa-oharrari zehaztapenak edo zuzenketak egin gura izan dizkiote.

Alkatetzak euren proposamen edo mozioak “blokeatzen”zituela kritikatzen zuten prentsa oharrean hainbat adibide zehatz jarrita. Horietako batzuei buruzkoak dira beste prentsa ohar batean jasotako zuzenketa edo zehaztapenak.

Aldaketa klimatikoaren gaineko mozioaren gainean honakoa adierazi dute: “Jasangarritasunaren arloko azken hiru batzordeetan landu da eta horietako batean gaian aditua den batek azalpenak eman ostean, landu beharreko gaia dela uste dugu, apurka-apurka proposamen horretan markatutako helburuak gauzatzen joateko”.

Herri galdeketen inguruko proposamenaren gainekoa da bigarren zehaztapena: “Herritarrentzako garrantzitsuak diren alderdi batzuei buruz herri galdeketak egitea eskatzen zuen proposamen batek eta informatu digutenez gaur egungo Udal-Araudi Organikoak ez ditu galdeketa horiek erregulatzen. Horregatik, udal talde denen konpromisoagaz, hurrengo kurtsorako araudi berri bat lantzen hastea adostu zen”.

Animaliendako tratu txarren inguruko mozioari buruz honakoa adierazi dute: “Jasangarritasun batzordeko gai esklusiboa den heinean, gaur egun badagoen ordenantza oinarri hartuta lan egitea adostu zen azken bozeramaileen batzordean, eta akordio politikoak lortuz gero, ordenantza horren modifikazio posiblearen bidean lan egitea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!