Zuzeneko musikak ematen dio kutsu berezia kale antzezlan honi. Roberto Castro musikariak hainbat instrumentu jotzen ditu Zornotzako antzerki taldearen ikuskizun berrian, eta soinu efektuak ere egiten ditu: itsasoarena, animaliena, Crusoeren pentsamenduena...
Umeentzako antzerki emanaldiak ere badaude Zornotzako jai egitarauan: uztailaren 26an, adibidez, El gran Dimitri eskainiko dute, Zubiondo plazan, 19:00etan.