Zornotzako jaiak 2016

Pablo Berasaluzeren azken partidua Zornotzan

Anboto 2016ko uzt. 15a, 10:20

Berrizen eta Durangon ere agur partiduak jokatu ditu Berasaluze II-k.

Pablo Berasaluzek Zornotzan jokatuko du erretiratu aurreko agur partiduetako bat. Bere ibilbidean behin baino gehiagotan egokitu zaio Zornotzako pilotalekuan jokatzea, batez ere, binakako txapelketaren barruan. Uztailaren 16koa azkenekoa izango da.

Aurrelari berriztarrak Jon Ander Albisugaz osatuko du bikotea, eta biek Alvaro Untoria eta Mikel Urrutikoetxea izango dituzte aurkari. Beraz, Berasaluze maisua eta Urrutikoetxea ikaslea aurrez aurre ikusteko aukera eskainiko du Zornotzako Lagun Onak pilota elkartearen ekimenez antolatutako jaialdiak. Atarikoan Tainta-
Imaz eta Arteaga II-Ibai Zabala lehiatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!