Athleticeko jokalariek besoko beltza eramango dute Javier Etxebarriaren omenez

Anboto 2016ko uzt. 11a, 20:52

Argazkia: Athletic Club

Javier Etxebarria Azarloza Athletic Clubeko jokalari ohia hil da gaur, 75 urterekin. Ligako 3 partida jokatu zituen taldean 1960-62, 1963-1965 denboraldietan. Sasoi hartan, Carmelo Cedrun herrikidearekin eta Jose Angel Iribarrekin bat egin zuen.

Athleticek bere webgunean azaldu duenez, "taldeak bat egiten du sendia eta lagunen minarekin, bereziki Mitxel Etxebarria klubeko lankidearekin".

Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eramango dute Javier Etxebarria taldearen 9. bazkidearen omenez Huescan, hilaren 20an, jokatuko duten lagunarteko partiduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!