Domekara arte daude ikusgai Txomin Goioagaren erretratuak

Anboto 2016ko uzt. 8a, 13:25

Euskal Herriko olerkariak, abeslariak eta bertsolariak gogoratuz izenburuko erakusketa dago, uztailaren 10era arte, Zelaieta zentroko erakusketa aretoan, ikusgai. Txomin Goioaga zeberioztarrak egindako 53 erretratuk osatzen dute erakusketa.

25 urtean zehar egindako koadroak dira ekain amaieran zabaldu zuten erakusketakoak, eta Euskal Herriko poeta, bertsolari eta abeslarien erretratuak jasotzen ditu. Euskararen alde lan egin dutenak omentzeko helburuagaz marraztu ditu Goioagak erretratuok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!