Beste hiru sari ere banatu dituzte asteburuan burutu duten Zornotzako musika lehiaketa horren XI. edizioan. Mexikotik etorritako Brass Street Boys taldeak jaso du entzuleen saria, Farra Fanfarra taldeko Mateja Dansok eta Camillocromo Swing Orchestra taldeko Gabriele Stoppa izan dira instrumentista onenen sariak eskuratu dituztenak, eta The Busquitos bandari eman diote epaimahaiaren sari berezia.
Jai giroa izan da nagusi asteburu osoan zehar, Zornotzan. Bariku iluntzetik atzo eguerdian irabazleen izenak eman zituzten arte, herri guztia musikaz girotu dute lehiaketan parte hartu duten nazioarteko puntako hamar musika taldeek.